XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik justifikatzen da Antzokiaren egituraketa fisiko berria: kaletik barrura gertatzen den antzaldaketa adierazten eta itxuratzen du Antzokiaren barnealdeko zatidura, eszisioak; nolanahi ere, ikuslegoaren kontzientzian, aurrean ipintzen zaion irrealitatean itxuraren eta beronek simulatuko duen egiaren arteko loturen ezagutzara ailegatzeko ilusioa irmotzen baita bertan indibiduoarengan.

Eszenategia eta ikuslegoaren jarlekua.

Eszenategian fokalizatuta agertuko da pertzepzioa.

XVI. eta XVII. mendeetan hartzen da aldaketa honen kontzientzia, eta kontzientzia honen arabera saiatuko da antzerki-estetika berri bat, zeinaren arrastoa antzerki-testuaren eraldaketan nabarmentzen baita.

Teatro Klasikoa da.

Teatro modernoak honekin hautsi duela esaten denean, askatasun eszenikoa begitantzen zaigu itsumustuan, testu-murrizketa, gorputz espresioa, eszenografia abstraktuak...

Gabrielek, hirugarren urrats hau aipatzen duenean, buruan Ibsen duelarik, ez ditu arrazoi zuzenak ematen.

Aidean uzten ditu bere aukera honen zergatiak.

Igerri egin daitezke, hori bai, ematen dituen iruzkinen bidetik, ideologikoak zirela batez ere.

Bere borroka izan zen.

Ez zuen Teatroa ulertzen eginkizun edukatibo baten begitik besterik; herria euskaraz edukatzeko tresna izan behar zukeela aldarrikatzen zuen, eta hori esatean, begibistan bere esperientzia bitala dauka.

Bere momentuko arazo sozialen garaikide aitortua da Gabriel Aresti, eta, halaz guztiz ere, argudio aski unibertsalak aitortu behar zaizkio aldiberean.

Mugimendu modernoaren euskarri teorikoak Bertolt Brecht-i jasotzen dizkiogu, ez Ibsen-i.

Eta bere dema nagusia Antzokiaren egituraketa klasikoa apurtzea da, beronetan altzatzen delako gero zatiketa funtsezkoagoa, benetan eraginkorra, segun eta zein helburutarako erabiltzen den.

Eredu historikoak dio bere Antzerki-estetikazko Brebiarioan antzerki-teknika bat garatzen duten neurrian interesatzen zaizkigu, ez beren helburuetan.

Garai zaharretan. ertaroan eta garai klasikoan berdin agitzen zen hipnosi-egoera deituaz juzkatzen duena (...).